«Bizikleta gurpil bat hondatu zaigulako joan gara. Arratsaldean bertan moldatu dute eta frenoetako pastillak aldatzearekin batera. Prezio justuak. Atentzio ezin hobea. Mekanikari handia!»
«Bizikleta denda oso ona. Joxemiren harrera oso ona da, hagitz gomendagarria.»
«Esperientzi ona pasa den 2021eko uztailaren 31an. Arazoak nituen nere bizikleta zaharrean (55 urte, desbideratzailea puskatua) eta denda ixtekotan bazegoen ere, Jose Miguelek bere umore onarekin lagundu ninduen. Nere Kirol jarduera luzatzeko aukera eman zidan, ongi gozatzeko. Eskerrik asko Josemi…. Laster arte. Itzultzean ikusiko gara.»
«Irundik ordezko batzuen bila Joan naiz eta ederki pasatu dut Joxemikin… Ziur itzuliko naizela… Horrela gustua ematen du denda batera joatea.»
«Denda ona bizikleta aukerarekin eta tratu oso ona.»
«Profesional handia, 10eko atentzioa eta tratu bikaina. Bai Joxemi eta baita bere langileak, bikainak. Bizi-bizi doan Pinarello Angliru bat erosi nuen eta eraman ditudan bertze bizikleta guztiak, bai nire mendiko bizikleta eta baita lagun batean Wiler bizikleta, oso fin geratu dira. Iruñatik goaz eta joaten jarraituko dugu. Eskerrik asko!»